Tao

Joxan Artze

Han, hik eta nik,
biok bat,
maite gaituenaren aurrean
galdera bakar bat dinagu egingo,
eta erantzun bat bakarra jasoko:
– Nor zaitugu?
– Zuek nauzu.

Izan zakizkit ate,
maite,
izan nakizun bide!

(Joxan Artze)